2019. URTEKO KARGA TASAK

2019-03-06
Udalaren akordio eta ebazpenak

Beteluko Udalak 2018ko azaroaren 6an egindako bilkuran, 2019ko karga tasak onartu zituen hasiera batez.

 

2018ko azaroaren 16ko Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 222. alean eta udaleko iragarki oholean iragarri ondoren, emandako epea iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe. 2018ko abenduaren 10ean egindako batzarrean lur ondasunen gaineko kontribuzio karga aldatu zen, %0,391tik %0,373ra jaitsiz. Honela bada, behin betikoz onartu direla ulertzen da.

  1. 2019. urteko karga tasak

1.1. Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa: karga tasa: %0,373

1.2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa: %3,5.

1.3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: udalaren gutxieneko indizea:

-Hiriguneko jarduerak: udalaren gutxieneko indizea; 1,26.

-Hirigunetik kanpoko jarduerak: udalaren gutxieneko indizea; 1,20.

1.4. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %3ko indize bakarra, denbora tarte guztietarako. Karga tasa bakarra finkatu da, %18koa.

1.5. Haurtzaindegi zerbitzuko tasa, haur bakoitzeko hilabetean. (Aplikatuko dira Nafarroako Gobernuak haur hezkuntzako ikastetxeetarako onetsitako tarifak)

  1. Erabaki honek 2019. urteko urtarrilaren batean hartuko du indarra.
  2. Hau guztia jakinarazten dizut jakin dezazun, eta behar diren ondorioetarako, ohartaraziz erabaki horren kontra ondoko errekurtsoak jartzen ahal direla, hautara:
    a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
    b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edo
    c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hilabeteko epean.